"Aurreko belaunaldien alde, gureak desberdintasun nabarmena badu: guk geure atomoak ikusi ditugu". Clarence Darrow
JARDUERAK:
5. Curriculum vitae
6. Dramatizazioa
Ikas-kontrola
5. JARDUERA: CURRICULUM VITAE Nola: talde finkoak Denbora: 30 minutu eta etxerako lana
Atomoak oso tamainu txikia du. Pentsazazu ur tanta bakar batean 1.000 trilloi atomo sartzen direla. Horregatik, Historian zehar, Zientziak bere egitura ezagutzeko metodo ez zuzenak erabili behar izan ditu, garai bakoitzean eredu atomiko desberdinak egon dira baita bat baino interpretazio gehiago ere.
Talde bakoitzak dagokion zientzialariari buruzko informazioa ( bai bere biografia, bai bere eredu atomikoa) bilatuko du ondorengo Weborrietan.
Informazioarekin, pertsonaiaren paperean harturik, zuen CURRICULUM VITAE garatuko duzue aurkezpena egiteko eta beste zientzilarien aurrean zuen teoria defendatzeko.
Curriculumak hurrengo atalak izango ditu:
Nire historial akademikoa, lanak, ikerketak...
Nire eredu atomikoaren proposamena: egindako esperimentuak, argudioak, arrazoiak...
Nire argazkia eta ereduaren eskema
Informazioa testu-dokumento batean idatzi eta taldekide bakoitzari kopia bat egin
Ikas-jarduera honetan zientzialarien papera hartuko dugu...baita aktore eta aktoresenarenak ere.
Orain taldeak berrantolatuko dituzue, talde berrietan zientzialari guztiak egoteko moduan. Jarraituan, txandakatuz, nork bere aztertutako pertsonaiaren CURRICULUMAz hitz egingo die taldekideei 10-15 minututan, bere eredua atomikoaren defentsa eginez. Bitartean, gainerakoek ebaluatuko zaituztete 3. errubrikaren bitartez.
Jarduera behin bukatuta, guztion artean bakoitzaren bataz besteko balorazioa egingo duzue zuen irakasleari emateko.
I love atom 2.0
Curriculuma egin dezakezue diapositiben aurkezpen batean, InterneteraSlideshare aplikazioaren bidez igo, gero zuen blogean edo wikian jartzeko.
Etena egiteko ordua heldu da. Orain arte ikasi duzunaz pentsatu behar duzu. Erabili zure ikas-egunerokoa.
"Aurreko belaunaldien alde, gureak desberdintasun nabarmena badu: guk geure atomoak ikusi ditugu". Clarence Darrow
JARDUERAK:
5. Curriculum vitae
6. Dramatizazioa
Ikas-kontrola
5. JARDUERA: CURRICULUM VITAENola: talde finkoak
Denbora: 30 minutu eta etxerako lana
Atomoak oso tamainu txikia du. Pentsazazu ur tanta bakar batean 1.000 trilloi atomo sartzen direla. Horregatik, Historian zehar, Zientziak bere egitura ezagutzeko metodo ez zuzenak erabili behar izan ditu, garai bakoitzean eredu atomiko desberdinak egon dira baita bat baino interpretazio gehiago ere.
Ikusi eskalako hidrogeno- atomoaren eredua
Zientzialaria izan nahi duzu?
Lehendabiziz, 3 talde eratu behar dituzue
· 1. Taldea: Dalton
· 2.Taldea: Thomson
· 3.Taldea: Rutherford
Talde bakoitzak dagokion zientzialariari buruzko informazioa ( bai bere biografia, bai bere eredu atomikoa) bilatuko du ondorengo Weborrietan.
Informazioarekin, pertsonaiaren paperean harturik, zuen CURRICULUM VITAE garatuko duzue aurkezpena egiteko eta beste zientzilarien aurrean zuen teoria defendatzeko.
Curriculumak hurrengo atalak izango ditu:
Informazioa testu-dokumento batean idatzi eta taldekide bakoitzari kopia bat egin
6.JARDUERA: DRAMATIZAZIOA
Nola: puzzle-taldeak
Denbora: 60 minutu
Ikas-jarduera honetan zientzialarien papera hartuko dugu...baita aktore eta aktoresenarenak ere.
Orain taldeak berrantolatuko dituzue, talde berrietan zientzialari guztiak egoteko moduan. Jarraituan, txandakatuz, nork bere aztertutako pertsonaiaren CURRICULUMAz hitz egingo die taldekideei 10-15 minututan, bere eredua atomikoaren defentsa eginez. Bitartean, gainerakoek ebaluatuko zaituztete 3. errubrikaren bitartez.
Jarduera behin bukatuta, guztion artean bakoitzaren bataz besteko balorazioa egingo duzue zuen irakasleari emateko.
Curriculuma egin dezakezue diapositiben aurkezpen batean, Internetera Slideshare aplikazioaren bidez igo, gero zuen blogean edo wikian jartzeko.
Etena egiteko ordua heldu da. Orain arte ikasi duzunaz pentsatu behar duzu. Erabili zure ikas-egunerokoa.
GEHIAGO NAHI?
Theory of the Atom on Dipity.